top of page
Bandera_edited_edited.png

GAZTE
TOPAGUNE
SOZIALISTA

ALTSASU

1o/31 - 11/03

WhatsApp Image 2024-11-05 at 18.03.24.jpeg

MILAKA GAZTEK BORROKARAKO ESPAZiO BIHURTU DUgu GAZTE TOPAGUNE SOZIALISTA

Amaitu da GKS-tik eta IA-tik antolatu dugun Gazte Topagune Sozialista. 3000 gaztetik gora batu gara egun hauetan Altsasun eta Topagunea borroka espazio bilakatu dugu, gerra eta erreakzio testuinguruan milaka gaztek borrokarako konpromezua erakutsi baitugu.

Hitzaldiak eta aldarrikapenak egon dira Gazte Topagune Sozialistaren erdigunean. Aktualitate politikoaz eta ditugun erronkez jardun dugu. Era berean, Israelgo estatu terrorista salatu eta Palestina eta Libanoko herri langileei elkartasuna adierazi diegu, bai eta Valentziako biktimei ere.

Larunbateko manifestazioan sozialismoaren aldeko aldarriz bete genituen Altsasuko kaleak, gerra eta faxismoaren aurrean gazteok sozialismora batzeko deia zabalduz. Argi adierazi dugu egunotan Euskal Herriko milaka gazte mezu erreakzionario eta atzerakoiei aurre egiteko prest gaudela, eta sozialismoaren alde borroka egingo dugula. Horrenbestez, milaka gazteren elkargunea izan da Topagunea eta egun hauek hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko baliatu ditugu.

Azkenik, egun hauetan jasan dugun presentzia eta jazarpen poliziala salatu nahi dugu. Izan ere, Foruzaingoak egun guztietan kontrolak jarri dizkigu egitarauko gune ezberdinetan, hainbat pertsona miatuz eta identifikatuz. Beste behin ere, sozialismoaren aldeko militantzia politikoa jazartzeko funtzioa dutela erakutsi dute.

Guk antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugu. Egun hauetan adierazi dugun bezala, krisiak, gerrak eta oldarraldi erreakzionarioak ezaugarritutako testuinguru honetan gazte langileok lehen lerroan egongo gara.

bottom of page