Datozen asteetan presionatzen eta kaleak hartzen jarraitzeko Palestinaren Aldeko Gazte Komiteak sortuko ditugu
Datozen asteetan presionatzen eta kaleak hartzen jarraitzeko Palestinaren Aldeko Gazte Komiteak sortuko ditugu: Israelen desegitea exijitzeko, bi estatuen irtenbide faltsua salatzeko, agintarien konplizitatea seinalatzeko eta Palestinar erresistentzia babesteko.
2025(e)ko urriaren 8(a)

Datozen egunetan Euskal Herriko herri zein auzoetan Palestinaren aldeko gazte komiteak sortuko ditugu. Israelen aurkako mobilizazioa gero eta handiagoa da, eta azken hilabeteotan milaka izan gara Euskal Herrian Israelen desegitea exigitu eta Palestinar erresitentziaren alde mobilizatu garenak.
Datozen asteetan ere borroka horri ekarpena egiten jarraitzeko asmoz sortuko ditugu Palestinaren aldeko gazte komiteak.
- Israelgo estatua gaitzetsi eta bere desegitea exigitzeko, estatu terrorista eta genozida izanik ez dauka eta existitzeko eskubiderik.
- Bi estatuen “irtenbidea” iruzur hutsa dela salatzeko. Izaera kolonialista eta espantsionista ditu Isralek, eta beraz, bi estatuen bizikidetza ez da irtenbide erreal bat palesinarrentzat.
- Israelen boikota aldarrikatzeko, hau da, Israelekin harreman oro eteteko presionatzen jarraitu behar dugu. Horrekin batera mendebaldeko politikari eta enpresarien aurpegi zuriketa salatzea nahi dugu. Izan ere, geneozidoa ukatu ezin den garai batean eta mobilizazioak biderkatzen ari direnean, aurpegiak zuritzen saiatzen ari dira. Baina Trumpen eta Netanyahuren palana babaesten dute. Palestina suntsitu eta bere negoziaoak egiten jarraitu ahal izateko.
Azkenik, genozidioaren aurrean Palestinar herri langileak erresistentziarako duen eskubidea aldarrikatzen dugu. Eta beraz dei egiten diogu Euskal Herriko gazteriari Palestinaren aldeko gazte komiteetan parte hartzera.
Batu Euskal Herriko auzo zein herrietan sortuko ditugun komiteetara.
PALESTINA ASKATU! ISRAEL DESEGIN!