Gazte TPGN Sozialista urriaren 9tik 12ra Elizondon

Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko Gazte Topagune Sozialista antolatu dugu.

19 de junio de 2026

Urriaren bederatzitik hamabira Gazte Topagune Sozialista egingo dugu Elizondon. Topagune hau Euskal Herriko gazte langileok elkartzeko helburuarekin egiten dugu eta bertan gaur egungo auzi ezberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dugu. Gazteok sozialismora bidean indarrak batzen jarraitu behar dugu.

Faxismoaren gorakada eta antifaxismoaren kriminalizazioa, eskubide politikoen atzerakada, indarkeria matxistaren hedatzea eta gazteon bizimodu prekarioa. Hori da agintariak eta enpresariak nahi dutena eta inposatu digutena. Baina gazte langileok ez dugu dagoena onartzen, eta horren aurrean sozialismoaren alde borrokara batu behar gara. Horrekin guztiarekin batera, topagune honetarako egitarau zabala antolatzen ari gara eta egun hauetan emango dizkizugu berri gehiago. GKSeko eta IASeko kideok Euskal Herriko gazteriari dei egiten diogu Gazte Topagune Sozialistan parte hartzera.

Sozialismoaren alde borrokara batu!