Nor gara?

Gazte Koordinadora Sozialista Euskal Herriko gazte antolakunde sozialista da. Gazte Koordinadora Sozialistak klaserik gabeko gizartearen eraikuntza dauka helburutzat, bai eta zapalkuntza eredu guztien gaindipena ere. Horretarako bitarteko politikoa antolakuntza komunista dela defendatzen dugu, burgesiarekiko independentzia politikoan antolatu behar dena.

Horrez gain, GKS gazte esparruan antolatzen da, bertan botere burgesaren dinamika ezberdinak borrokatzeko eta, aldi berean, gazteria antolakuntza komunistara batzen joateko.

Horrekin guztiarekin, aldi berean, sozialismoaren eraikuntzari gazte esparrutik ekarpena egitea da gure asmoa.