Hausnarketa politikorako, eztabaidarako eta ideien trukaketarako espazioa da Gazte Topagune Sozialista. Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko gunea.

Aurten urriaren bederatzitik hamabira Gazte Topagune Sozialista egingo dugu Elizondon. Topagune hau Euskal Herriko gazte langileok elkartzeko helburuarekin egiten dugu eta bertan gaur egungo auzi ezberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dugu. Gazteok sozialismora bidean indarrak batzen jarraitu behar dugu. GKSeko eta IASeko kideok Euskal Herriko gazteriari dei egiten diogu Gazte Topagune Sozialistan parte hartzera.

Sozialismoaren alde borrokara batu!