U28 GAZTE LANGILEOK BORROKARA
BALORAZIOA
Gaur burgesiaren ofentsiba salatzeko 7000 pertsona baino gehiago kalera atera gara Bilbon eta lrunean. Azken asteetan Euskal Herri osoan zehar ehundaka militantek egindako Ian konprometituari esker. gaurkoan milaka gaztek kaleak hartu ditugu. Horrekin batera. eskerrak eman nahi dizkiegu manifestazio hauek babestu dituzten norbanako eta eragile guztiei. Era berean. aste hauetako poliziaren jazarpena salatu nahi dugu; izan ere. hamarnaka militante identifikatu eta isundu dituzte manifestazioetara begirako Ian politikoa egiteagatik. Eskubide politikoen urraketaren beste adibide bat gehiago da hori.
Gaurkoan burgesiaren ofentsibaren aurka mobilizatu gara; izan ere. krisi testuingurua baliatuta. bankariak eta enpresari handiak langileon aurkako erasoaldia burutzen ari dira. Gauzak horrela. langile askoren pobretzea erabat handitu da azken hilabeteetan, baita gazteona ere.
Horren aurrean. langileon Estatu Sozialistaren beharra aldarrikatu dugu. Bide horretan. langileriaren independentzia politikoa indartzea beharrezko baldintza dela defendatzen dugu. eta norabide horretan kokatzen ditugu bai egunerokotasunean egiten dugun Ian guztia eta baita gaurko manifestazioak ere.
Azkenik . Estatu Sozialistaren eraikuntzarako zein burgesiaren ofentsibari aurre egiteko. beharrezkoa da sozialismoaren aldeko borroka maila internazionalean garatzea. lkuspegi horrekin jarraituko dugu aurrerantzean ere.
Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!